XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txita erdia lurrean induska hasi zen eta bapatean txanpon bat aurkitu zuen.

Zilarrezko erreal erdi bat, hain zuzen.

Une hartan erregearen semea igaro zen handik eta esan zion: - Txita erdia, utziko al didazu erreal erdia, ezkondu nahi dut eta? Hilabetegarrenean itzuliko dizut.

- Ongi da - erantzun zion txita erdiak -. Baina ez ahaztu itzultzea, e? - Zaude lasai. Erregeak beti betetzen du bere hitza.